210 txirrindularik parte hartu dute Sunbillako mendi bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 11a, 11:00

Igandean bosgarren edizioa bete du proba ez lehiakorrak. Argazkiak: Garaine Iriarte

Sunbillako V. BTT martxa egin da irailaren 10ean. Igandeko eguraldi beroa lagun, izugarrizko giroa izan da herriko karrika eta mendietan barna. Guztira 210 lagunek parte hartu dute proba ez lehiakorrean.

Bi ibilbide izaten dira eta helburua ibilbideaz gozatzea da. Dena bikain antolatua zegoenez eguna bikain joan da. Bukatutakoan partaide guztiek pintxoak, edariak, kafea eta opilak dastatzeko aukera izan dute. DJ J&Jk goiz goizetik giro bikaina jarri du. Eskerrak eman parte hartzaileei eta guzti hau antolatu duten guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun