Doneztebarren arteko laxoa desafioa jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 8a, 12:00
Bear Zanan jokatuko dute doneztebarren arteko laxoa desafioa larunbat arratsaldean.

Doneztebe Avia eta Doneztebe Apeztegia taldeetako pilotariak nahasian ariko dira 16:30ean hasita Bearzana pilota plazan

Laxoa txapelketan parte hartu duten Doneztebe Avia eta Doneztebe Apeztegia taldeetako pilotariek nahasita desafioa jokatuko dute irailaren 9an. Hasiera batean abuztuaren 26an jokatzekoa zuten, baina eguraldia zela eta, larunbat honetan izanen da, 16:30ean Bearzana pilota plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun