Bestak 2023

Oizko bestak irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 6a, 08:00

Gau giroa joan den urteko Oizko bestetan. Aurten ere animazio ederra izanen dute.

Ortzegun arratsean botako dute txupinazoa eta igandean aizkora apustua eta herri bazkaria izanen dute

Ortzegun honetan, irailaren 7an, arratsean botako duten txupinazoarekin eta trikitilarien kalejirarekin hasiko dituzte bestak Oizen eta igandeko aizkora apustura eta herri bazkarira bitarte egitarau zabala prestatu dute.

Irailak 7, ortzeguna

20:00etan bestei hasiera emanen dien txupinazoa eta trikitilarien kalejira. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan. 23:00etatik aitzinera Modestorekin dantzaldia.

Irailak 8, ortziralea

Ama Birjinaren Eguna

11:00etan kalejira. 11:30ean meza nagusia. 12:30ean luntxa Herriko Ostatuan. 17:30ean haurrendako jokoak eta txokolatea. 17:30ean mus txapelketa Herriko Elkartean. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Gabenararen eskutik. 22:00etan su artifizialak.

Irailak 9, larunbata

09:00etan gosaria Herriko Elkartean. 11:30ean Erreka Elkarteko dantzari ttikiak, «gure Joxe Irigoien gogoratuko dugu». 14:00ean gazteek antolatutako bazkaria Herriko Ostatuan. Herri bazkarirako txarleka Ostatuan bertan eta elkartean izanen dira salgai. 17:00etan bingo eta gazteek eginen dituzten jokoak. 21:30etik aitzinera patata tortila eta postre lehiaketa. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Eztitan taldearen eskutik.

Irailak 10, igandea

12:00etan aizkora apustua Basozabal eta Josean Etxeberriarekin. Eta bertzetik, Aimar Galarraga harri-jasotzailearen erakustaldia. 14:30ean herri bazkaria. Bertsolariak: Alazne Untxalo eta Maddi Ane Txoperena. Musika: Joxe Anjelen eskutik. 20:30ean xingar pintxoak. Ondotik, Joxe Anjelekin bestei bukaera emanen diete.

Egunero haurrendako puzgarriak izanen dira plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun