Nafarroako XVIII erremonte txapelketako jardunaldia jokatu zuten igandean Artaxoan. Zeberio II.a eta Aimar Saldiasek aski zuten puntu bakar bat finalerdietarako txartela eskuratzeko, baina ez zuten hori ere lortu, 24-35 galdu baitzuten dagoeneko sailkatuak zeuden Matxin III.a eta Otanori. Emaitza honek zirrikitua ireki die ia etsia hartua zuten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Barricarti. Hauek Donezteben irailaren 22an jokatuko den bederatzigarren jardunaldian Uterga eta Agirrezabalari bi tanto edo gehiagoren aldearekin irabazi beharko liekete finalerdietarako sailkatzeko.
Artaxoako jaialdia hasteko, Doneztebeko lau erremontista aritu ziren lehen partidan. Aimar Jabalerak eta Dabid Mitxeok 30-28 irabazi zieten Eloi Otxandorenari eta Markel Leatxeri