Motorzaleen kontzentrazioa eginen dute irailaren 15etik 17ra Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 5a, 11:00
Motorzaleak berriz ere Donezteben bilduko dira asteburu honetan.

Doneztebeko Basurde motorzaleen peñak hiru eguneko kontzentrazioa antolatu du irailaren 15erako, 16rako eta 17rako. Ortziralean, hilaren 8an, bukatuko da izena emateko epea.

Ortziralean, irailarean 15ean, elkartuko dira parte hartzaileak eta ongi etorria eta afaria izanen dituzte. DJ batek alaitu du gaua.

Larunbatean, gosaria, motor ibilaldia, zikiro jatea, jokoak, eta jan edatekoa izanen dituzte. Gainera kontzertua eta DJa ere izanen dira.

Igandean, aldiz, gosaria eta hamaiketako izanen dituzte, eta sariak banatuko ondotik bukaerako ekitaldia eginen dute.

Parte hartzaileen kopurua mugatua da eta horregatik izena ematea derrigorrezkoa da. Ortzirala izanen da azken eguna eta 607 47 48 92 edo 615 74 70 8 zenbakietara deituz egin beharko da.

Izena ematen dutenentzako akanpadarako gunea eta dutxak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun