Bestak 2023

Irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte Eratsungo pestak

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 5a, 08:00

Pesterako prest dira Eratsunen ere, eta helburu horrekin, lau eguneko egitaraua prestatu dute. Ostegunetik igandera, irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte

Irailak 7, osteguna
  • 20:00etan pestei hasiera emateko txupinazoa.
  • 21:00etan afaria.
Irailak 8, ostirala
  • 10:00etan diana txistulariekin.
  • 12:00etan meza.
  • 12:45ean luntxa.
  • 13:00etan aizkora apustua: Julen Alberdi eta Xuban Kañamares, Oier Kañamaresen eta Ibai Soroaren kontra.
  • 17:00etan pilota partidak: Ezkurra eta Leiza, Retegiren eta Eskuderoren kontra. Bigarren partidan Elizalde eta Santesteban, Arribillagaren eta Roldanen kontra.
  • Arratsaldez eta gauez musika DJ Dubirekin.
Irailak 9, larunbata
  • 10:00etan diana txistulariekin.
  • 10:00etan mus txapelketa.
  • 13:00etan emakume harri jasotzaileen erakustaldia.
  • 14:00etan herri bazkaria.
  • 17:00etan Los Zacatecas mariatxiak.
  • Arratsaldez eta gauez musika DJ Dubirekin.
Irailak 10, igandea
  • 10:00etan diana txistulariekin.
  • 10:00etatik 14:00etara haurrentzako puzgarriak.
  • 11:00etan etxez etxe Agerralderekin.
  • 12:00etan sagardo eta txistorra dastaketa.
  • 14:00etan paella jatea.
  • 17:00etan pilota partidak: Krespo eta Bertiz, Gomezen eta Sagarduiren kontra. Bigarren partidan Otxandorena eta Telletxea, Agestaren eta Gomezen kontra. Azken partidan Telletxea eta Urruzola, Apezetxearen eta Apezetxearen kontra.
  • 20:00etan musika.
  • 22:00etan su artifizialak eta pesten bukaera Agerralderekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun