Bortz Kirol txapelketaren bigarren edizioa prestatzen hasi da Erreka elkartea

Bortz Kirol pilota txapelketaren bigarren edizioa prestatzen hasia da Doneztebeko Erreka elkartea. Interesa duenak Erreka elkartearekin harremanean jarri beharko du, errekaelkartea@yahoo.es helbide elektronikora idatziz. Antolatzaileen asmoa entrenamenduak irailean egitea eta txapelketa urrian hastea da. 

Iaz egin zuten lehenengoz Donezteben Bortz Kirol Txapelketa. Pilotaren bortz modalitatetan aritu beharko dira pilotariak: xarean, joko garbian, eskularruan, paletan eta eskuz. Iaz zortzi pilotarik hartu zuten parte eta Donibane Garaziko Jerome Karrikaburuk irabazi zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun