Gaur bukatuko da Sunbillako V. Mendi Bizikleta ibilaldian izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2023ko ira. 1a, 12:03
Ibilbide motza eta luzea izanen dira aukeran.

Sunbillako mendi bizikleta ibilaldiaren borzgarren edizioa irailaren 10ean, igandean 09:00etan abiatuta eginen dute. Gaur bukatuko da izena emateko epea eta esteka honen bidez egin behar da.

Bizikletan federatuta daudenentzat 22 euroko prezioa du izen emateak, eta federatu gabekoentzat, aldiz, 27 euro. Parte hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, luzea eta motza. Proba ez lehiakorra izanen da eta izena ematen duten lehenengo 200 txirrindulariek maillota jasoko dute opari.

Lasterketa heldu den igandean izanen da eta 10:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun