Azken asteetako atsedenaldiaren ondotik, Nafarroako erremonte profesionaleko txapelketaren zazpigarren jardunaldia jokatuko dute irailaren 3an, igandean 18:00etan hasiko den jaialdian. Txapelketako partidan, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Matxin III.aren eta Otanoren kontra ariko dira.
Matxin III.ak eta Otanok lortua dute dagoeneko finalerdietarako txartela, baina Zeberio II.ak eta Saldiask garaipena behar dute, azken jardunaldiaren esperoan ez egoteko.
Lau doneztebar lehen partidan
Jaialdia hasteko jokatuko den partidan, Doneztebeko lau erremontista ariko dira: Eloi Otxandorena eta Dabid Mitxeo, Aimar Jabalera eta Markel Leatxeren kontra.
Erremonte Fundazioak antolatu duen jaialdiko sarrerak ADANO elkartera bideratuko dira. 16 eta 22 urte arteko ikusleek bortz euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek hamar euro. Hamasei urtetik beheitikoek ez dute ordaindu beharrik izanen. Erremontisten kamisetak ere zozketatuko ditu Erremonte Fundazioak.