2022-2023 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleentzako dirulaguntza deialdia egin dute Malerrekan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 31a, 10:00

Irailaren 25era arte aurkez dezakete dokumentazioa eta, asistentziaren arabera, matrikula osorik ere ordaintzen ahal zaie

2022-2023 ikasturtean euskara ikasi duten ikasleendako dirulaguntza deialdia egin du Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. Abuztuaren 28tik irailaren 25era aurkeztu beharko dute dokumentazioa joan den ikasturtean euskara ikasten aritu diren Malerrekako herritarrek. Matrikula gastuak diruz lagunduko dira eta laguntzaren zenbatekoa gehienez ere 440 eurokoa izanen da.

Betiere, euskara-ikastaroan izandako asistentzia hartuko da kontuan. Honela, ikastaroko orduen % 86 eta % 100 artean egin duten ikasleei matrikula oso-osorik ordainduko zaie, % 70 eta eta % 85 arteko asistentzia izan dutenei matrikularen % 75 eta %69 baino guttiagoko asistentzia izan duten ikasleek ez dute dirulaguntzarik hartuko.

Informazio gehiago www.malerreka.eus webgunean, euskarazerbitzua@malerreka.eus helbide eletronikoan edo 948 45 17 46 telefonoan eskura daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun