Edorta Salvador sukaldariaren eta Donostiako Basque Culinary Center ikastetxe entzutetsuko irakaslearen eskutik postre tailerra antolatu du Zubietako udalak irailaren 9an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Zubietako estalpean.
Izena emateko azkeneko eguna irailaren 7a izanen da, eta 5 euro ordaindu beharko da. Horretarako udaletxeko telefonora deitu behar da (948 45 01 61) aste egunetan 08:00etatik 11:00etara. Plaza kopurua mugatua izanen da, gehienez ere hamabi pertsona, eta deitu ahala beteko dira lekuak.