Pickleball kirola ezagutzeko aukera izanen dute asteazkenean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 25a, 17:00
Bi jokalari Pickleball partida bat jolasten. Argazkia: Picklerpeej/ Wikipedia

Tenisa, padela, badmintona eta mahai-tenisa konbinatzen dituen kirola da Pickleballa. Gure inguruan aski kirol ezezaguna da, eta ezagutarazteko asmoz, kirola probatzeko tailerra izanen da asteazkenean Donezteben. Doneztebeko Udalak eta Nafarroako Pickleball elkarteak antolatu dute. 

Ikastaroa doan izanen da Bear Zana pilotalekuan 18:30ean hasi eta 20:00ak bitarte. Hala ere, aitzinetik izena eman behar da 641 58 99 08 zenbakira whatsapp mezu bat bidalita eta izena eta adina erranda.

8 urtetik aitzinera haurrek parte hartzen ahal dute tailerrean, eta baita helduek ere. Gehienez ere 30 parte hartzaileen muga ezarri dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun