Donamarian, astelehenetan 16:00etatik 18:30era biltzen dira. Sunbillan, asteartetan eta ortzegunetan 10:00etatik 12:30era. Zubietan, asteartetan 16:00etatik 18:30era egina dute hitzordua eta Ezkurran asteazkenetan 10:00etatik 12:30era eta ortzegunetan 16:00etatik 18:30era.
Bi ordu eta erdiko saio horietan ariketa fisikoak eta kognitiboak egiten dituztela kontatu du Ordokik: «Solas egin, mandalak margotu, jokoak, kafea hartu...» Aspertzeko astirik gabe joaten zaie saioa eta probatu nahi duenak «ateak urte osoan irekiak» dituela nabarmendu du Ordokik: «Norbaitek probatu nahi badu, bi egunez etortzen ahal da eta gustatzen zaion edo ez ikusiko du». Interesa duena Ramoni Ordokirekin jar daiteke harremanetan, eta bertzela Malerrekako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera deituz eman dezake izena.
Bertzalde, Sunbillako bestetan jubilotekako kideek bota zuten txupinazoa eta horren harira ere mintzatu da Ordoki: «Guretzat ohorea izan zen txupinazoa botatzeko gutaz oroitzea».