Udako stock azoka eginen dute Doneztebeko hainbat merkatarik

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 22a, 15:00

Abuztuaren 24an, 25ean eta 26an, ortzegunean, ortziralean eta larunbatean, udako stock likidazioa eta eskaintza bereziak eginen dituzte Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteko hainbat dendetan.

A.P Amayaa Picabea, Artlepo eta Onddo ta punto, Casa Lácar Etxea, Cosas de casa, Kukuka haur arropa denda, Maite moda, Olatz zapatadenda eta Saldias harategia dendetan izanen dituzte deskontu eta eskaintza bereziak, bakoitzak bere dendan.

Ortzegunean eta ortziralean goizez eta arratsaldez izanen dira deskontuak eta larunbatean goizez bakarrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun