Dirulaguntza asistentziaren araberakoa izanen da. Klaseen % 85era edo gehiagora joan direnek ikastaroa doan izanen dute, asistentzia % 70-85 artekoa izan den kasuetan dirulaguntza % 75ekoa izanen da eta asistentzia % 70ekoa edo ttikiagoa izan baldin bada, ez dute dirulaguntzarik izanen.
Baldintzak
- Guttienez 16 urte izatea
- Malerrekan erroldatua izatea
- Zerga betebeharrak beteak izatea
- 2023ko urtarrilaren 1etik aitzinera euskaltegian matrikulatutako ikasleek Nafarroako Gobernuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzea
Dokumentazioa
Dirulaguntza eskaera abuztuaren 28tik irailaren 25era bitarte egin behar da eta hauxe da aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Eskaera orria
- Nortasun Agiriaren fotokopia
- Erroldatze agiria
- Euskaltegiko matrikularen ordainagiria
- Asistentziaren ziurtagiria
- Zinpeko aitorpena
Informazio gehiago Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan har daiteke. Gisa berean, ikusi hemen deialdiaren oinarriak.