Errugbia jokoen bitartez ezagutzeko saio berezia egin du BRTk Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 19a, 10:00

Haur eta gazteei errugbia bertze modu batera ezagutzera emateko hainbat jarduera egin zituzten BRT Menditarrak taldeko kideek ortzegunean Sunbillan. Adin guztietako 20 haur inguruk parte hartu zuten jokoetan, eta akitzeko opari bana eta merienda izan zituzten. Taldeak bideoan bildu du arratsaldeko jardunaldia eta jakinarazi dutenez, heldu den ortzegunean Elizondoko Giltxaurdin eginen dute hurrengo saioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun