Erreka Kirol Elkarteko eskubaloi taldean izena emateko epea ireki dute

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 18a, 15:00

2023/24 denboraldian eskubaloian aritu nahi dutenek irailaren 6ra arte izanen dute izena emateko aukera Doneztebeko Erreka Kirol Elkartean, lotura honetan sartuta. Adierazi dutenez, entrenamenduak iraila bukaera edo urriaren hasieran abiatuko dituzte eta taldeak, egutegia eta ordutegiak antolatzean zabalduko dute informazioa Whatsapp taldeen bitartez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun