Bestak 2023

Ederki ospatzen ari dira pestak Ezkurran ere

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 17a

Astelehenean hasi zituzten herriko pestak Ezkurran eta giro ederrean ospatzen ari dira otordu, dantza, joko eta kirol arten. Gaur arratsalderako eta biharko ere ekitaldi ugari prestatu dituzte:

Abuztuak 17, osteguna
16:30ean mus finalerdiak eta finalak. 18:00etan pilota partidak. Arratsaldez dantzaldia Fidelen eskutik. Gero su artifizialak. 

Abuztuak 18, ostirala
10:00etan diana. 14:00etan herri bazkaria. 16:00etan Hauspolariek taldearen emanaldia. 18:00etan Los Tenampas mariatxiak. 22:00ak arte dantzaldia Hauspolarien eskutik. Ondoren pesten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun