Hainbat aizkora proba jokatu zituzten aurten Sunbillako bestetan, XX. Ramon Latasa sarian. Gizonezkoetan, Iker Vicentek eta Ibai Soroak osatutako bikoteak irabazi zuen txapela. Emakumezkoetan, berriz, Maika Ariztegi eta Nerea Arruti izan ziren garaile.
Gizonezkoak:
- Iker Vicente / Ibai Soroa (27.21)
- Eneko Otaño / Hodei Ezpeleta (30.27)
- Julen Alberdi / Txomin Amundarain (31.08)
- Jokin Urretabizkaia / Ugaitz Mugerza (31.29)
Emakumezkoak:
- Maika Ariztegi / Nerea Arruti (12.41)
- Nerea Sorondo / Uxue Ansorregi (14.14)
Honez gain, erakustaldi ederra eman zuten Jakes Iruritagoiena 15 urteko zarauztarrak eta Patxi Astibia 80 urteko leitzarrak. Gainera, Donato Larretxea Antonio Jaunarenarekin aritu zen, Jose Ugarteburu eta Juan Jose Lopezi gailenduz. Aizkolariez gain, harri jasotzaileak ere aritu ziren saioan: Lopetegi eta Iruretagoiena, Eizmendi eta Azpiazuren kontra.
Omenaldia Donato Larretxeari
Sariketaren edizio guztietan parte hartu izana eskertzeko, aizkolari aranztarra omendu zuten igandeko herri kirol saioan. Ainhoa Etxebeste eta Janire Apeztegia ama-alabak bertso politak abestu zizkioten, Javier Agirrek plaka bat eman zion eta Antton Espelosinek txapela.