Bestak 2023

Donamarian ere besta giroan murgildu dira

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 16a, 14:00

Haritz Sagasetak botatako txupinazoarekin eman zieten hasiera Donamariako bestei astelehen arratsaldean, eta hainbat ekitaldi izan dituzte herrian. Horien artean, Joxe Irigoieni omenaldi hunkigarria egin zioten herritarrek eta Doneztebeko Dantza Taldeko kideek.

Argazkiak: Donamariako Udala

Bestak gaur segituko du herrian, eta egitarau zabala izanen dute ortziraleraino:

Abuztuak 16, asteazkena
  • 18:30ean La Farruka batukada.
  • 21:30ean pintxo potea plazan.
  • 23:00etan DJ Uzkulluz.
Abuztuak 17, ortzeguna
  • 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara puzgarriak igerilekuan eta frontoian adin guztietako haurrentzako.
  • 17:30ean mus txapelketa.
  • 18:00etan txokolate jatea (Ruiz okindegiak oparitutako croissantak).
  • 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketak.
  • 16 urtetik gorakoentzat afaria hamar eurotan (tortilla, zerrikia, ogia eta kafea). Txartelak plazan salgai.
  • 19:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin.
  • 21:30ean patata tortilla, postre eta balkoi lehiaketen sari banaketa.
Abuztuak 18, ortziralea
  • 14:00etan herri bazkaria Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsolariekin eta trikitilariekin.
  • 20:00etan dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 22:00etan afaria plazan.
  • 23:00etan dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 01:00etan Gaixoa ni eta besten bukaera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun