Bestak 2023

Zubietako festak ere heldu den astean ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 12a, 11:00

Astelehenetik ostiralera hainbat ekitaldi izanen dituzte herritar guztientzako

Abuztuak 14, astelehena
20:00etan herriko trikitilariak.  21:30ean zopa handiak Errandonean. 00:00etan joaldunak eta arbola altxatzea. Ondotik, Fan&Go musika taldearekin dantzaldia.

Abuztuak 15, asteartea
09:00etan diana Elutxa txarangarekin. 11:00etan Meza Nagusia. Ondotik txistulariak, joaldunak, erraldoia eta buruhandiak. 12:00etan omenaldia plazan 2023an 85 urte bete edo beteko dutenei.  13:00etan aizkora saioa: Eneko Saralegi eta Jokin Urretabizkaia ‘Basozabal’. 19:00etan Zacatecas mariatxiak.  Arratsaldez eta gauez Modesto soinularia.

Abuztuak 16, asteazkena
Goiz eta arratsaldez haurrentzat puzgarriak. 11:00etan margoketa tailerra Iciar Mikelperizenarekin eta txapa tailerra haurrentzat. 12:00etan herriko pilotarien arteko pilota partidak. 16:00etan mus txapelketa herriko ostatuan. 19:00etan bertso saioa: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran. Gai-jartzaile: Bittori Elizalde. Arratsaldez eta gauez dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Abuztuak 17, osteguna
Goiz eta arratsaldez puzgarriak.  10:30ean haur jokoak. 14:00etan haur eta gazteen bazkaria.  16:00etan plater tiroketa. 18:00etan patata tortilla lehiaketa eta ondotik tortilla jatea. 20:00etan Txingudi DJ.  23:00etan suzko zezena. 00:00etan Txingudi DJ.

Abuztuak 18, ostirala
Goiz eta arratsaldez haurrentzat puzgarriak. 11:00etan mosaiko tailerra eta futbito haurrentzat. 13:00etan pala txapelketaren finala.  14:00etan herri bazkaria Hondarribiko trikitilariek alaitua. Ondotik, bingo musikatua. 20:00etan Bizphiru musika taldearekin dantzaldia. 22:00etan suzko zezena. 22:00etan zingar eta tortilla jatea estalpean. 00:00etan arbola botatzea. Ondotik, Bizphiru taldearekin dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun