Bestak 2023

Bortz egunez besta giroan ibiliko dira donamariarrak

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 12a, 10:00

Donamariako bestei hasiera ofiziala emanen dien txupinazoa bota aitzinetik, herri kirol saioak izanen dituzte astelehen arratsaldean. Eta hortik aurrera ez da ekitaldirik faltako. Ortziralera arte hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Ikusi hemen egitaraua.

Abuztuak 14, astelehena
  • 18:30ean herri kirolak:
    • Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa
    • Nafarroako Gizonezkoen eta Emakumezkoen Lokotx Biltze Txapelketak.
  • 20:00etan txupinazoa: Haritz Sagaseta herriko abeslari lirikoak botako du.
  • Gero, herriko trikitilariekin kalejira.
  • 21:00etan zopak Herriko Ostatuan.
  • 00:30ean DJ Bull. 
Abuztuak 15, asteartea
  • 09:00etan dianak Baztango gaitarien eskutik auzoz auzo.
  • 11:00etan meza.
  • 12:00etan kalejira elizatik frontoian Baztango gaitariekin eta erraldoiekin.
  • 12:15ean omenaldia 80 urteko herritarrei.
  • 12:30ean Doneztebeko dantza eskolako dantzarien emanaldia.
  • 18:00etan binakako pilota partidak: Elizale-Irurita/ Arteaga II-Irusta.
  • 20:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin.  
Abuztuak 16, asteazkena
  • 11:30ean herri krosa (izen ematea 10:30ean).
  • 12:30ean kaballito lehiaketa.
  • 13:00etan paella prestatzea eta jatea.
  • 18:30ean La Farruka batukada.
  • 21:30ean pintxo potea plazan.
  • 23:00etan DJ Uzkulluz.
Abuztuak 17, ortzeguna
  • 11:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara puzgarriak igerilekuan eta frontoian adin guztietako haurrentzako.
  • 17:30ean mus txapelketa.
  • 18:00etan txokolate jatea (Ruiz okindegiak oparitutako croissantak).
  • 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketak.
  • 16 urtetik gorakoentzat afaria hamar eurotan (tortilla, zerrikia, ogia eta kafea). Txartelak plazan salgai.
  • 19:00etan dantzaldia Hauspolariek taldearekin.
  • 21:30ean patata tortilla, postre eta balkoi lehiaketen sari banaketa.
Abuztuak 18, ortziralea
  • 14:00etan herri bazkaria Miren Amuriza eta Alaia Martin bertsolariekin eta trikitilariekin.
  • 20:00etan dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 22:00etan afaria plazan.
  • 23:00etan dantzaldia Laiotz taldearekin.
  • 01:00etan Gaixoa ni eta besten bukaera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun