Gaixotasun arraroen eta ezohikoen aurrean laguntza ematen duen elkartea da Gerna. Eratsungo Patxi Mariezkurrena izan zen paella jatearen antolatzaileetako bat, eta kontatu duenez, «Nafarroan 200 gaixotasunetik gora daude eta elkarte honek horren inguruan egiten duen lana izugarria da».
Bildutako diruarekin pozik gelditu dira bai eratsundarrak, baita Gernuakoak ere, eta Mariezkurrenak azaldu duenez, «dirua fisioterapian inbertituko dutela adierazi digute».
Gainerakoan, paella «zoragarria» atera zela aipatu du eratsundarrak, eta herritar batek guztientzat postrea egin izana eskertu nahi izan du. Bazkalondoren, zozketa egin zuten dirua biltzeko eta horren harira, Donamariako Bentak egindakoa azpimarratu nahi izan du Mariezkurrenak: «zozketarako bazkari bat oparitu digute, elkarteari laguntzeko asmotan». Horiei eta «paella jatean izandako guztiei eta hau guztia egitea lortu duten guztiei mila esker» esan nahi izan die.