Bestak 2023

Zubietako bestetako herri bazkariko txartelak abuztuaren 14ra arte hartzen ahalko dira

Ttipi-Ttapa 2023ko abu. 9a, 16:00

Zubietarrak prestatzen hasiak dira herriko bestak heldu den astelehenetik ostiralera ospatzeko, eta abuztuaren 18an eginen den herri bazkariko txartelak ere salgai daude. Abuztuaren 14ra arte eskatzen ahalko dira 630 45 73 47 telefonora deituta.

Bazkariko menuak barne hartuko ditu patea, otarrainxka egosia, entsalada epela, ajoarrieroa, zerri azpizuna, txanpinoiak saltsarekin eta torradak, baita edaria, kafea eta kopa ere. Bazkariko txartela 30 eurotan eros daiteke, baina bost euro gehiagorengatik afaria ere hartzeko aukera izanen da. Haurrentzako menuak, berriz, 10 euroko balioko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun