Gizonezkoen taldean, Iban Gazbo Mindegiak bere seigarren denboraldia hasiko du entrenatzaile gisa. Aurten Mikel Hernandorena eta Asier Nosellas izanen ditu laguntzaile. Poti Rekarte ere hor egonen da, hainbat lanetan, taldea babesten.
Jokalari aldetik, «berritasun potenteren bat ere badugu« diote Errekan, beraz ilusioz beterik begiratzen diote denboraldiari: «Ongi pasatu behar dugu, seguru...».
Emakumeak, berriz, abuztu erdialdean hasiko dira entrenamenduekin. Delia Portillo eta Haizea Erkizia entrenatzaile eta Jesus Mariñelarena delegatu bezala, berriz ere, taldea zuzentzen egonen dira. Jokalari hagitz gazteak izanen dituzte aurten ere, batzuk zuzenean kadete mailatik goitu direnak, azken denboraldian aritu zirenekin batera. Hauek ere gogotsu daude.