Buruz buruko erremonte txapelketako finalerdietarako sailkatzeko azken partida jokatu zuten larunbatean Galarretan Aritz Juanenea saldiastarrak eta Azpirozek. Kostata izan bazen ere, garaipena lortu zuen Juaneneak (30-28) eta finalerdietako ligaxkako lehen partida ortzegunean jokatuko du Urrizaren kontra.
15-4 irabazten hasi zen Juanenea eta bazirudien erraz lortuko zuela txartela, baina Uitzikoak ez zuen etsi eta hogeita seina berdintzea lortu zuen. Halere, saldiastarra ez zen urduritu eta hiru tanto segidan egin zituen (29-26). Tanto bakarrera hurbildu zen Azpiroz (29-28), baina Juaneneak ongi errestatu zuen eta lortu zuen partida irabaztea.