Doneztebeko udalak, uztailaren 26ko Hirigintza Batzordean gaia aztertu eta eztababaidatu ondotik, asteburuetan eta besta egunetan zenbait karrika ixtea erabaki du. Zehazki, larunbatetik igandera eta besta egunetan, 13:30etik 24:00 arte itxiko dituzte Merkatarien karrika, Zarbonet dendaren parean, Parrokia karrika hasieratik eta Ameztia karrika, Irrintziko estratatik hasita.
Arantxa Arregi alkateak sinatutako bando baten bidez publiko egin du Donezteneko udalak erabakia, «interesatu guzien ezagutzeko eta betetzeko».