Bestak 2023

Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 3tik 6ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2023ko abuztuaren 1a

Giro ederra izanen dute aurten ere Gazteluko Santo Domingo bestetan.

Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 3tik 6ra ospatuko dituzte eta hainbat ekitaldi izanen dira aurten ere.

Abuztuak 3, ortzeguna

17:00etan frontenis txapelketa bikoteka. 20:00etan suziriak eta ondotik txistulariak. 21:00etan zopak herriko ostatuan.

 

Abuztuak 4, ortziralea

11:30ean Meza nagusia eta ondotik salda herriko ostatuan. Arratsaldean puzgarriak eta ondotik txokolatada. 20:00etan dantzaldia Agerralderekin.

 

Abuztuak 5, larunbata

09:00etan gosaria. 12:00etan herri kirolak. 14:00etan herri bazkaria eta ondotik dantzaldia Agerralderekin. 00:00etan dantzaldia Pancho Balbuenarekin.

 

Abuztuak 6, igandea

13:00etan aizkora apustua. 17:00etan mus eta partxis lehiaketa. 19:00etan tortilla patata lehiaketa. 20:00etan dantzaldia Agerralderekin eta ondotik, ‘Pobre de mi’.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun