Aipatu bezala, gorriak hasi ziren agintzen, Zeberio bikain batekin (denera 12 tanto egin zituen) eta lehenbiziko hiru tantoak egin zituzten (3-0). Ham,arnako berdinketara bitarte aitzinetik izan ziren, baita ondotik ere (15-11, 16-12). Hamaseinako berdinketaren ondotik lehen aldiz aitzinetik izan ziren urdinak (16-17) eta berdinketaren bat izan bazen ere (17-17, 18-18, 19-19), hortik bukaerara agindu zuten Otxandorenak eta Ionek (19-23, 22-26, 27-28, 28-32 eta 29-35). Bikote bikaina osatu zuten Otxandorenak eta Ionek. Azpeitiarrak agindu zuen gibeleko kuadroetan eta doneztebarrak pilota gutti galdu zituen eta zortzi tanto egin zituen. Ionek bertze bederatzi egin zituen eta garaipen honekin liderrak dira, jokatutako bi partidak irabazita.
Jaialdiko lehen partidan, berriz, Xuban Iturregi iruritarra eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-24 irabazi zietn Jon Sagaseta iruritarrari eta Agirrezabalari, San Fermin torneoko errebantxa hartuz.
Nafarroako erremonte txapelketako hurrengo jardunaldia abuztuaren 13an jokatuko dute Oronoz-Mugairin. Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala, Zeberio II.a eta Aimar Saldiasen kontra ariko dira.