Iturengo Udalak bando bidez jakinarazi duenez, gaurtik hasi eta lanak bukatu arte Errendeneko bordatik aitzinera, Mendaur azpikaldean dagoen Arritzulegiko urtegirako bidea itxita egonen da. Konponketa lanak egin eta hormigoia bota behar dituzte, eta lanak bukatzean eta errepidea berriz irekitzean jakinaraziko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.