Musika eta olerkia ere izanen dituen azoka eginen dute uztailaren 29an Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 27a, 10:00

Beltza Experience azoka izanen dute larunbatean Donezteben.

Beltza Experience goiburupean azoka berezia izanen dute uztailaren 29an, larunbatean 11:00etatik 18:00etara Doneztebeko Parrokia karrikan. Hainbat eskulan, margolan eta produktuekin batera, musika ere izanen da, Ane eta bere txistu zeltiarrarekin, La Momia Eléctrica taldearen jazzaren, DJ Eloy eta Tutankamon taldeekin. Karmele Malerrekaren olerkiak ere entzungai izanen dira eta, seguruenik, bertzelako musika eta poesia ekarpenak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun