Sunbillako Ulibeltzak elkarteak uztailaren 30ean eginen du urteko batzarra

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 27a, 11:00
Ulibeltzak elkarteak urteko batzarra eginen du igande arratsaldean.

Bestetako lanei buruz, fatxadako obraz edo kobratzeko kutxazain berriaz ariko dira, bertze zenbait gairen artean

Uztailaren 30ean, hilabeteko azken igandean, 18:00etan, Sunbillako Ulibeltzak Elkarteko urteko batzarra eginen dute, Bertan, hainbat gai aztergai izanen dituzte, horien artean aurtengo Santiburtzio bestei begira egin beharreko lanak aipatuko dituzte.

Deus baino lehen, joan den urteko batzarreko akta irakurri, eta hala erabakitzen badute, onartu eginen dute. Elkartearen fatxadako obrei buruz, eta besten ondotik paratu nahi duten kutxazain berriaz ere ariko dira, galdera eta eskarien txandaren aitzinetik. Akitzeko, batzarraren akta irakurri eta onartuko dute, heldu den urtera arte esperatu gabe.

Bazkideei animatzeko eta batzarrean parte hartzera hurbiltzeko deia egin diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun