Bestak 2023

Eratsunen Kuadrillaren Egunerako apuntatzeko azken egunak

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 23a, 11:30
Joan den urtean 115 lagun bildu ziren Eratsungo Kuadrillaren Egunean.

Eratsunen Kuadrillaren Eguna ospatzeko, paella jatea eginen dute uztailaren 29an herriko plazan. Bildutako dirua GERNA Nafarroako Gaixotasun Arraroen eta Ezohikoen Taldearendako izanen da. Izena emateko azken eguna uztailaren 25a izanen da.

Paella, ogia, postrea eta sagardoa 20 eurotan salduko dute eta etxera eramateko aukera ere izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun