Jai Alai Summer Season txapelketako finalean izanen da Juanenea

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 14a, 11:00

Urteko hirugarren txapela janzteko aukera izanen du Juaneneak larunbatean.

Barrenetxea IV.arekin batera, Azpiroz eta Larrañaga izanen ditu arerio larunbatean, finalaurrekoan nagusitu ondotik

Aurten Sagardoren Txapelketa eta Erremontari herriz herri txapelketak irabaziak ditu Aritz Juanenea erremontista saldiastarrak. Hirugarren txapela irabazteko aukera izanen du larunbatean, Jai Alai Summer Season txapelketakoa. Ostegunean jokatutako finalaurrekoan, Barrenetxea I.ak eta Juaneneak 2-1 irabazi zieten Segurola eta Ansa II.ari eta Azpiroz eta Larrañagaren kontra jokatuko dute finalean.

Gorabeherez betetako finalaurrekoa jokatu zuten Galarretan. Lehenbiziko jokoan jaun eta jabe izan ziren Barrenetxea eta Juanenea eta 7-15 irabazi zuten. Bigarren jokoan, ordea, guztiz aldatu zen kontua. Sagurola eta Ansa II.ak aunitz hobetu zuten eta oraingoan 15-6 garbi batekin nagusitu ziren gorriak. Honela, kitarako jokoa behar izan zuten eta oraingoan urdinak indartsu hasi ziren, 0-4 aitzinetik. Bi tanto egin zituzten gorriek baina azkenean 2-5 irabazi zuten Barrenetxeak eta Juaneneak, finalerako txartela lortuz.

Jai Alai Summer Season txapelketako finala, beraz, Azpirozek eta Larrañagak, Barrenetxea IV.aren eta Juanenearen kontra jokatuko dute, larunbatean 22:00etan hasiko den jaialdian. Gaur 18:00etan eginen dute pilota aukeraketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun