Aimar Saldias oiztarrak sanferminetako erremonte txapelketako finala jokatuko du gaur

Ttipi-Ttapa 2023ko uztailaren 12a

Atzoko finalerdi estuan, tanto bakarreko aldearekin irabazi zieten Matxin III.ak eta Saldiasek Uterga eta Barricarti.

Partida bikaina egin zuen atzo Labriten Aimar Saldias erremontista oiztarrak eta Matxin III.arekin batera, 34-35 irabazi zien Xanti Uterga doneztebarrari eta Barricarti. Gaur, 16:45ean Labriten hasiko den jaialdian, finala jokatuko dute Matxinek eta Saldiasek, Zeberio II.a eta Ionen kontra. Gipuzkoarrek 35-17 irabazi zieten finalerdian Aimar Jabalera doneztebarrari eta Otanori. Promozio mailako partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Dabid Mitxeo doneztebarrak 30-21 irabazi zieten atzo Oses eta Baztani eta txapela jokoan izanen dute gaur Jon Sagaseta iruritarraren eta Agirrezabalaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun