Dunixe Alberro eta Irati Altxu iturendarrak txapeldun Zumarragan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 30a, 13:00
Ados pilota elkarteko Alberro eta Altxu txapeldun eta Deskarga eta Landa txapeldunorde, ekainaren 29ko finalaren ondotik Zumarragan.

Zumarragako txapelketaren finalean 18-11 irabazi zieten Ane Deskarga iturendarrari eta Amaiur Landa beasaindarrari

Zumarragako Hiria pilota txapelketako finalera ailegatu ziren Ados pilota elkarteko bi bikote. Ekainaren 29an jokatu zuten finala eta Iturengo Dunixe Alberrok eta Irati Altxuk 18-11 irabazi zieten Iturengo Ane Deskargari eta Beasaingo Amaiur Landari.

Sunbillako Iraide Iriartek eta Iturengo Janitz Irigoienek ere bikote egin dute txapelketa honetan, baina ez dute finalerako sailkatzea lortu. Halere, denentzat sariak izan ziren Zumarragan San Pedro egunez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun