Pottoka, Morau eta Beñardo kontzertuan ekainaren 29an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 17:00

Pottokak kontzertua emanen du ostegunean Zubietako Ostatuan. Morau eta Beñardo ere bertan izanen dira.

Ostegunean 19:30ean hasiko dute emanaldia Zubietako Ostatuan

Pottoka abeslari eta musikariak eta Morau eta Beñardo bikoteak kontzertua emanen dute ekainaren 29an, ostegunean 19:30ean hasita Zubietako Herriko Ostatuan.

Andoni Tolosa Morau eta Beñardo Goietxe beratarrak Ardo diskoa argitaratu zuten iaz eta hori aurkeztuko dute Zubietako Ostatuan. Pantxo Etxebere Pottoka amaiurtarrak bere betiko abestiak joko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun