Sunbillatik Igantziko Bentak aldera doazenek irudian ageri den bidegurutzean eskuinera hartu beharko dute, eta Igantziko Bentetatik Sunbilla aldera doazenak zati horretan sartuko dira N-121-A errepidean.
Bihar 08:00etan hasi eta ortziraleko 19:00 arte, egunez eta gauez, N-121-Ako trafikoa NA-1210 errepidera bideratuko dute hainbat lan egin behar dituztelako. Zehazki, Igantziko Bentatik Sunbilla aldera hartu eta lehenbiziko tunela baino lehenagotik desbideratuko dute trafikoa, Oianberri aldera, hiru erreiak hasten diren zatira arte. Bi noranzkoetan errepide zaharretik ibili beharko da bi egunez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.