Nafarroako Gobernuak 2021ean adierazi zuen Ezkurrako herritarrei zerbitzua emateko araztegi bat jarriko zutela eta bi urteren ondotik lizitatu du obra.
Zehazki, herriko sareak kolektore batekin lotzeko asmoa dute, emaria instalaziora bideratzeko. Herriaren topografiak horretarako aukera ematen duenez, bakterio-ohantzearen araztegi bat instalatuko dute eta balantzin baten bidez banatuko du ura. Ez da instalazio elektrikorik beharko ura estaziora bultzatzeko. Horrez gain, atxikitze bukaerako hezegune bat jarriko dute, segurtasunagatik. Azkenik, ura Aztungo errekara joanen da araztutakoan.