Desgaitasunari eta gaixotasun arraroei ikusgarritasuna emateko asmoz, CaMinus Euskal Herria itzulia egiten ari dira giharretako distrofia duten bi lagun gurpil aulki elektrikoan. Gisa honetara gaixotasun arraroak eta desgaitasunak dituztenei mezu baikorra transmititu nahi diete, baita gaixotasun arraroen ikerketarako dirua bildu ere. Eta nola ez, «denendako mundu eskuragarriagoa eta inklusiboagoa» lortu nahi dute.
11 egunez 500 kilometro baino gehiago eginen dituzte Hego Euskal Herrian barna.
- 1. etapa: Gasteiz - Urduña (42,9 km)
- 2. etapa: Urduña - Bilbo (44, 4 km)
- 3. etapa: Bilbo - Lekeitio (54,6 km)
- 4. etapa: Lekeitio - Zumaia (42,6 km)
- 5. etapa: Zumaia- Donostia (36,9 km)
- 6. etapa: Donostia - Irun (28 km)
- 7. etapa: Irun - Doneztebe (40 km)
- 8. etapa: Doneztebe - Iruñea (50 km)
- 9. etapa: Iruñea - Lizarra (53,2 km)
- 10. etapa: Lizarra - Maeztu (43 km)
- 11. etapa: Maeztu - Gasteiz (25,2 km)