Lanak egiteko herriko hainbat bide itxita izanen dituzte egunotan Zubietan

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 28a, 07:00

Zubietako Udalak bando bidez jakinarazi duenez, Azkarateko bidean mantentze lanak egiten ari dira eta pista itxita egonen da. Bestetik, Aurkidiko bidean kanadar pasabidea egin behar dute.

Azkarateko bidean egiten ari diren mantentze lanak tarteko, atzotik itxita dago bidea eta datorren asteazkenera arte, uztailaren 5era arte, kotxeentzat eta traktoreentzat itxita egonen da. Kamioiek, berriz, uztailaren 20ra arte ezin izanen dute hortik pasatu. Zehazki, Larraineko bordako bidegurutzetik Azkarateko bordaraino itxi dute.

Bestalde, Aurkidiko bidean kanadar pasabidea egiten ari dira eta horretarako atzo itxi zuten pista, Borraldako bidegurutzetik gora. Ondoko egun batzuetan ere pista itxita mantenduko dutela adierazi du Zubietako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun