Ekainaren 21ean abiatu zuten itzulia, eta tartean eskualdea gurutzatuko dute bihar. Irun eta Doneztebe lotuzko dituzte ekimenaren zazpigarren etapan. Arratsaldean Donezteben eginen diete harrera, eta joaldunak, dantzariak eta txistulariek hartuko dute parte bertzeak bertze.
Doneztebeko etaparen ondotik, Iruñerako bidea hartuko du ekimenak, eta Gasteizen bukatuko dute asteburuan.