Erreka elkarteak, Doneztebeko udalaren eta La Caixaren laguntzarekin antolatutako Doneztebeko 43. Krosean 150 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuen igandean. Proba nagusian, gizonezkoetan, lehen aldiz proba irabazi zuen Portugaleteko Portu Atletismo elkarteko Aimar Bouzianik (23.21) eta emakumezkoetan, bertze behin, Vanesa Pacha izan zen garaile (27.46).
Gizonezkoetan, Bouzianiren ondotik, bigarren Andoaingo Javier Menta (23.33) eta hirugarren Hiru Herri taldeko Roberto Carlos Trejo (23.49) izan ziren.
Nesketan, berriz, Vanesa Pacharen ondotik Rebeca Mariño (28.50) eta Olatz Zabala (28.55) sartu ziren.
Lasterketa motzean Saioa San Miguel doneztebarra (14.57) eta Javier Tejero (12.24) izan ziren azkarrenak.
Santi San Miguel eta Maider Mindegia, bikain biak ere, izan ziren herriko bi lehendabizikoak.