Aimar Bouziani eta Vanesa Pacha nagusitu dira Doneztebeko 43. Herri Krosean

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 26a, 09:00
Menta, Bouziani eta Trejo, gizonezkoen podiumean.

150 korrikalarik baino gehiagok parte hartu dute igandean Errekak antolatutako proban

Erreka elkarteak, Doneztebeko udalaren eta La Caixaren laguntzarekin antolatutako Doneztebeko 43. Krosean 150 korrikalarik baino gehiagok parte hartu zuen igandean. Proba nagusian, gizonezkoetan, lehen aldiz proba irabazi zuen Portugaleteko Portu Atletismo elkarteko Aimar Bouzianik (23.21) eta emakumezkoetan, bertze behin, Vanesa Pacha izan zen garaile (27.46).

Gizonezkoetan, Bouzianiren ondotik, bigarren Andoaingo Javier Menta (23.33) eta hirugarren Hiru Herri taldeko Roberto Carlos Trejo (23.49) izan ziren.

Nesketan, berriz, Vanesa Pacharen ondotik Rebeca Mariño (28.50) eta Olatz Zabala (28.55) sartu ziren.

Emakumeen podiumean, Mariño, Pacha eta Zabala.

Lasterketa motzean Saioa San Miguel doneztebarra (14.57) eta Javier Tejero (12.24) izan ziren azkarrenak.

Santi San Miguel eta Maider Mindegia, bikain biak ere, izan ziren herriko bi lehendabizikoak.

Sailkapen guztiak

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun