Oraingoz berreskuratuak dituzten 92 barietate horietatik, aurten Doneztebeko eta Sartagudako finka esperimentaletan 16 baratze-espezie landatuko dira: zazpi babarrun espezie, hiru tomate espezie, kalabaza espezie bat, bi arto espezie, baba espezie bat, aza espezie bat eta eskarola espezie bat.
Laborantza lan hauen bitartez, CITA delakoaren Zaragozako Barazkien Germoplasmako Bankura (BGHZ) eramateko behar adina hazi ekoitzi nahi ditu INTIAk. Tokiko baratze espezie eta barietateen hazi horiek banku horretan gordetzeak epe luzerako kontserbazioa bermatzen du, behin betiko galtzetik libratuz eta, bidenabar, biodibertsitatea sustatuz.