Ostegunean egin zuten hitzordua, goizean lehenbiziko partaideak Ezkurratik abiatu ziren autobusez eta sunbildarrak izan ziren autobusera sartzen hondarrekoak. Hondarribiko karriketan eta itsaso bazterrean ibili ziren, eta bazkaldu ondotik, farora igo ziren. Bidean, bista ederrez gozatzeko aukera izan zuten.
Ateraldiaren erantzunaren seinale, jubiloteketako kideak ez diren bertze lau lagun ere animatu ziren.