Udaberriko Erremonte Profesionaleko Rxapelketa-2023ko Caixabank Sari Nagusiko finala jokatuko dute ekainaren 24an, larunbatean 19:00etan hasita Berriozarko kiroldegiko pilotalekuan jokatuko den jaialdian. Zeberio II.a eta Otano, Xanti Uterga doneztebarraren eta Barricarten kontra ariko dira.
Jaialdia hasteko, lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta Dabid Mitxeo doneztebarraren kontra ariko dira.
Finalari dagokionez, lehen faseko partida guztiak eta finalerdia irabazita datozen Uterga eta Barricartek, final laurdenetarako azken partidara arte borrokatu behar izan zuten, baina erregulartasun handia erakutsi duten Zeberio II.a eta Otano izanen dituzte arerio.
Txapelketako jaialdi guztietan bezala, hamar euroko sarrera ordaindu beharko da, ADANO elkartearen alde. 16 eta 22 urte bitartekoek bortz euro ordaindu beharko dituzte eta hamasei urtetik beheitikoek doan izanen dute sarrera. Erremontisten kamisetak zozketatuko dituzte ikusleen artean. Gainera, Nafarroako Hondakinen Partzuergoaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen bitartez, finala ere ekitaldi jasangarria izanen daeta haurrendako gaztelu puzgarria paratuko dute