Doneztebeko 43. Herri Krosa ekainaren 25erako prest du Errekak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 23a, 10:00
Aurten ere korrikalari aunitz espero dituzte igandean Donezteben.

Helduendako lasterketa luzeko (7.300 metro hiru lehenbiziko gizon eta emakumeek 150na, 90na eta 60na euroko sariak izan izanen dituzte eta herriko onenek urdaiazpikoa eramanen dute

Doneztebeko Herri Krosaren 43. edizioa antolatu du Errekak, udalaren laguntzaz, ekainaren 25ean, igandearekin. Helduendako bi lasterketa izanen dira, motza (3.650 metro) eta luzea (7.300 metro). Azken honetan, hiru lehenbiziko gizon eta emakumeentzat 150na, 90na eta 60na euroko sariak izanen dira. Herriko onenek urdaiazpikoa izanen dute saritzat.

Igandean 11:30ean hasiko den lasterketa nagusirako (kadete, jubenil, senior eta beteranoak) izen ematea www.erreka.org web gunearen bidez egin daiteke edo egunean bertan irteera puntuan. Halere, Internet bidez egitea gomendatu dute, kontua arinago joateko.

Edozein kasutan ere ordainketa (8 euro) irteera puntuan egin beharko da. Gazteenendako izen ematea debalde izanen da kadeteak arte. Aurrebenjaminak, benjaminak, alebinak eta infantilak 10:30etik aitzinera aterako dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun