San Juan suak eta afari autogestionatua eginen dituzte ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 19:00

Bertze herri aunitzetan bezala, Donezteben ere San Juan suak eginen dituzte ortziralean. Doneztebeko Udalak herritarak elkartzeko deia egin du eskolako futbol zelaian.

20:30ean elkartuko dira eta afaria autogestionatua eginen dute. Mahaiak, aulkiak eta musika udalak paratuko ditu eta ondotik sua piztuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun