Zeberio II.a-Otanok eta Uterga-Barricartek lortu dute udaberriko erremonte txapelketaren finalerako txartela

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 19a, 20:00
Barricart pilota astintzen, Saldias, Uterga eta Jabalera erne begira dituela, larunbatean Lizarrako finalerdian.

Otxandorena-Ion eta Jabalera-Saldias bikoteak menperatu zituzten larunbatean Lizarran eta San Juan egunez jokatuko dute finala Berriozarren

Udaberriko Erremonte Profesionaleko finala ekainaren 24an, larunbatean 19:00etan hasiko den jaialdian jokatuko dute Berriozarren eta dagoeneko baditu finalistak: Zeberio II.a eta Otano, Xanti Uterga doneztebarraren eta Barricart-en kontra.

Larunbatean Lizarran jokatu zituzten finalerdiak. Lehenbizikoan, Zeberio II.ak eta Otanok erraz menperatu zituzten Eloi Otxandorena doneztebarra eta Ion (35-21). Bigarrenean pronostikoak bete zituzten ligaxkako liderrek, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barraixartek eta 35-27 irabazi zieten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun